Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren menpe dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia (www.euskadi.net/ejgvartxibo) eginkizun bikoitza du:
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren burutza da eta, aldi berean.
Administrazio Orokorraren kudeaketa‑agiritegiek eta, dagokionean, Administrazio Instituzionalaren agiritegi zentralek, transferitutako dokumentazioa jaso eta kudeatzeko ardura duen bitarteko agiritegia eta agiritegi historikoa da. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoari eginiko eskumenen transferentzien ondorioz, Estatuko Administrazioak eta foru‑administrazioek sortutako dokumentazioa ere jaso eta kudeatuko du.
Fondo dokumentalak
Eusko Jaurlaritzaren atal funtzional guztien dokumentazioa gordetzen da, zenbait gai transferituri buruz (meategiak, urak, fundazioak, osasuna, hezkuntza), batez ere, XIX. mende amaieratik gaurdaino doazen fondoekin. Duten bolumenagatik eta interesagatik, hona hemen atal aipagarrienak:
Urak
Hezkuntza
Industria
Meatzaritza
Lana
Etxebizitza
Zerbitzuak
Dokumentazioaren azterketa, dokumentazioa Balioesteko, Hautatzeko eta Eskuratzeko Batzordearentzat.
Dokumentu-fondoen antolaketa
Bere fondo historiko edota administratiboak kontsultatzerakoan kasu egin hura eskatzen duen herritar orori, beti ere indarrean dagoen legedia gordetzen badu.
Gordailua egiten duten bulegoei, dokumentazioaren kontsulta eta mailegua.
Herritarrari eta Administrazioari berari informazioa ematea.