|
Egunotan zenbait agintari sozialistek, -arduradun instituzionalak barne-, luzatutako adierazpen larriak salatu nahi ditu Eusko Jaurlaritzak, Gernikako Estatutua osorik garatzeko falta zaien borondate politikoa ezkutatu nahian, gezurretan oinarritu baitituzte haien "arrazoiak".
Gobernu espainoleko Presidenteak berak, Rodriguez Zapaterok Estatutuaren garapena baldintzatu du, eta horretarako, bere ekimen politikoak bazter ditzan eskatu zion Eusko Jaurlaritzari, eta bere hitzetan, Eusko Jaurlaritzari indarrean dagoen ordenamendua "errespeta" dezan eta "leialtasuna" adieraz diezaion eskatu dio.
Beste modura esanda, Zapatero itun politikoa, "ezberdinen arteko ituna", Gernikako Estatutua izandako "topagunea" garatzeko prest dago, baldin eta soilik gainontzekook garenari eta pentsatzen dugun bezala pentsatzeari uzten badiogu.
Zapatero Estatutuaren lege organikoa betetzeko eta garatzeko prest dago, gainontzekook gure ideiei eta Presidente espainolak gustuko ez dituen ekimen politikoei uko egiten badiogu.
Honi inposaketa deitzen zaio, besterik ez. Gobernu espainoleko Presidente kargu instituzionalaz baliatuz, itun politikoa, lege organikoa dena, betetzeko eta garatzeko, bere ikuspuntu ideologikoaren eta partidarioaren alde bakarreko inposaketa. Bestela, bere ikuspuntua onartzen ez bada, euskal hiritar guztiek demokratikoki berretsitako autogobernua bete gabe eta garatu gabe utziko du.
Honi, Zapaterok indarrean dagoen araudi juridikoarenganako "errespetua" eta "leialtasuna" deitzen dio. Bitxia beraz, legea betetzen ez duenak gainontzekooi eskatzen digun betearaztearen exijentzia, are gehiago, kontutan hartzen badugu Jaurlaritzak luzatutako ekimen guztiek zintzotasunez legea bete dutenean.
Euskal Erakundeek konstituzioaren legeria betetzea baldintzatu eta Zapaterori bere, legitimoak diren ideiei eta bere zilegitasun guztiz denari uko egitea eskatuko bagenio bezala izango litzateke.
Zapatero jauna, Eusko Jaurlaritzak zure ideiak errespetatzen ditu. Zuk, Eusko Jaurlaritzarenak errespetatzen dituzu, nahiz eta haiekin bat ez egin?
Aldi berean, Gobernu espainoleko Presidentea errealitatea faltsutzen aritu da Gernikako Estatutua osorik garatzeko falta zaion borondatea ezkutatu nahian.
Honela, enplegurako politika aktiboen transferentzia gauzatu gabe egotearen arrazoia, Eusko Jaurlaritzak transferentzia honekin batera Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren kudeaketa exijitzeari leporatzen dio, eta hauxe bera adierazi zuen egoitza parlamentarioan.
Zapatero Presidentea gezurretan dabil, eta jakin gainean dago.
Eusko Jaurlaritzak proposatu diona, 2004 urtetik adierazitako proposamena, zera da, Enpleguko Zerbitzu Publikoak, -garai bateko Inem erakundea-, enpleguaren politikako kudeatzaile erakunde gisa eta lan, enplegu eta prestakuntza alorrean, estatuko legeen arabera gauzatzen dituen eginkizunak transferitzea (Gernikako Estatuaren 10.25, 12.2 eta 16 artikuluak). Beraz, honako proposamenak ez du zer ikusirik Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren kudeaketaren eskumenarekin, -30 urte ondoren, transferitzeke jarraitzen duena, ere bai-.
Auzitegi Konstituzionalak berak, duela urte asko, argi ebatzi zuen enplegurako politika aktiboak eta Gizarte Segurantza gauza ezberdinak zirela.
Euskal sozialisten liderra, Patxi Lopez ere, gezurretan aritu da. Atzo irratiz egindako elkarrizketa batean Zapatero Presidentearen gezur berberak bota zituen.
Horrez gainera, Ikerketa Zientifikoa eta Teknikoaren transferentzia Eusko Jaurlaritzaren eta gobernu espainolaren artean "konpartitu" beharrekoa dela, esan zuen. Gernikako Estatutuak berriz Euskadiri dagokion eskumen esklusiboa dela jasotzen du, eta Estatuarekin "koordinatu" beharrekoa. (10.16 artikulua)
Eta eskumena koordinatua ahal izateko, lehenagotik beharrezkoa da honetaz gozatzea.
Egun bat lehenago, Cabieces jaunak Gobernu espainolak Euskadin duen Ordezkariak Gernikako Estatutuak euskal zerga araudia aurreikusten ez zuela adierazi zuen. Argi dago estatutuaren testuari errepasoa eman beharko liokeela, bereziki Itun Ekonomikoa arautzen duten 40 eta 41. artikuluei.
Cabieces jaunak berriro ere erakutsi du, bere alderdikide sozialisten kasuan bezala, ez dutela Estatutua garatzen eta ez dutela ezta ere Estatutua irakurri.
Politika Orokorraren inguruko Osoko Bilkuran Lehendakariak duela gutxi esan duen bezala: " ez dira fidatzekoak".
|