Egitekoak
- Eusko Jaurlaritzaren interesak ordezkatzea Estatuko hiriburuan .
- Lehendakariari, Eusko Jaurlaritzako gainerako kideei eta Autonomia Erkidegoko Administrazioko langileei laguntzea, Madrilen egin beharreko egitekoak garatzen.
- Eusko Jaurlaritzaren lan instituzionalari dagozkion jarduerak bideratzea Estatuko Administrazioan.
- Madrilen ordezkaritzak dituzten autonomia erkidegoetako ordezkaritzekin eta Europako eskualdeekin hartu-emanak izatea.
- Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiarekin koordinatuta, Euskal Autonomia Erkidegoari eragiten dioten Europar Batasuneko politikei segimendua egitea, batez ere Europako Parlamentuak eta Europako Batzordeak Madrilen dituzten ordezkaritza-bulegoekin hurbileko harremanak izanez.
- Kanpo Gaietako Ministerioarekin hartu-emanak izanez, Estatuko Gobernuaren kanpo-politikaren gaineko segimendua egitea. Eta guzti hori, beti ere, Eusko Jaurlaritzaren atzerri-ekintzak erraztu eta hobetzearren, ondoren zehaztutako jardueretan: Estatuaren atzerri-ekintzaren alorrean Euskadiko interesei eragiten dieten jardueretan.
- Eusko Jaurlaritzaren politikak eta jarduerak Madrilgo komunikabideetan hedatzeko laguntza ematea.
- Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo Ordezkaritzak azpiegitura eta laguntza materiala eskainiko die euskal barrutietan hautatutako diputatu eta senatariei eta Autonomia Erkidegoak izendatutako senatariei.
- Halaber, laguntza-gune izango da Euskal Autonomia Erkidegoko entitate publiko eta pribatuek eta Estatuko instituzioek Madrilen egiten dituzten bileretarako.
|