Eusko Jaurlaritza

Lehendakaritza

Hemen zaude:
  1. Hasiera
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Gernikako Arbolaren Gurutzea


"Gernikako Arbolaren Gurutzea - Cruz del Árbol de Gernika" goraipamena maiatzaren 2ko 86/1983 Dekretuaz sortu zen, eta bere helburua hau da: Euskal Herrikoak izanda edo euskal jatorria izanda -izaera politiko hori izan zein ez-, Euskadiren nortasuna defendatzen eta berreskuratzen nabarmendu direnei eta, orokorrean, gizarte, ekonomia eta kulturaren alorrean egindako lan bikainagatik eta lortu duten ospeagatik nabarmendu direnei saria ematea.


Egindako goraipamenak:

  • Miguel Hernández Ocanto jauna (92/1983 Dekretua, maiatzaren 16koa) Caracasko Barruti Federaleko gobernadorea. (Venezuelako Errepublika).
  • Jesús María de Leizaola Sánchez jauna (179/1986 Dekretua, abuztuaren 14koa)
    Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohia.
  • Manuel Lekuona jauna (279/1987 Dekretua, abuztuaren 6koa) (Hil ostean).
    Euskaltzainburu ohia.
  • José Miguel de Barandiarán jauna (374/1987 Dekretua, abenduaren 15ekoa).
    Eusko Ikaskuntzako lehendakaria.
  • Rafael Caldera jauna(342/1995 Dekretua, uztailaren 4koa) Venezuelako Errepublikako lehendakaria.
  • Ramón Rubial Cavia jauna (11/1998 Dekretua, otsailaren 3koa)
    Eusko Kontseilu Nagusiko lehendakari ohia.

 

Azken eguneratzea: 2005/01/24