|
EUSTATen ohar osoa (pdf. 50 kb)
Euskal Autonomia Erkidegoko jardun ekonomikoak sortutako BPGak %3,1eko hazkunde erreala izan du 2008ko lehen hiruhilekoan, 2007ko denboraldi berarekin alderatuta, EUSTATek eginiko datuen arabera. Euskal ekonomian hazkunde txikiagoa egon da (aurreko hiruhilekoaren aldean bost dezimal), baina BPGaren gehikuntza hau positibotzat jo daiteke. Izan ere, erkaketa aldiak, 2007ko lehen hiruhilekoan, %4,1eko tasa nabarmena lortu zuen.
%3,1eko hazkunde tasa honek ehuneko lau dezimaletan gainditzen du espainiar ekonomiak izandakoa (%2,7), zazpi dezimaletan EB-27rako zenbatetsitakoa (%2,4) eta sei dezimaletan AEBetakoa (%2,5).
Euskal BPGaren hiruhileko arteko gehikuntza, 2007ko laugarren hiruhilekotik 2008ko lehen hiruhilekora, %1,0koa da. Hiruhileko arteko aldakuntza hau %0,3koa izan da espainiar ekonomian, %0,7koa 27en Europako Batasunaren batez bestekoan eta %0,1ekoa Estatu Batuetako ekonomian.
|