
● Bilbon jaio zen. Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu.
● Deustuko Unibertsitateko Zuzenbideko lizentziaduna da.
● 1981eko urritik, Eusko Jaurlaritzako letratua izan da, eta, batez ere, prozedurak defendatu ditu Auzitegi Konstituzionalaren aurrean.
● Eusko Jaurlaritzan izan dituen karguak: Legegintza Garapeneko zuzendaria (1987ko maiatzean), Araubide Juridikoko zuzendaria (1988ko maiatzean) eta Araubide Juridikoko eta Garapen Autonomikoko sailburuordea (1991ko otsailean).
● 1995eko urtarrilaren 31tik, Eusko Jaurlaritzako Araubide Juridikoko eta Garapen Autonomikoko idazkari nagusia izan da.
● 1999ko urtarriletik, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburua da.
|