Patenteak eskatzeko laguntzak.
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Zientzia Politikarako Zuzendaritza
Patenteetako eta Marketako Espainiako Bulegoaren (Oficina Española de Patentes y Marcas, OEPM), Patenteetako Europako Bulegoaren (European Patent Office, EPO) eta Patenteen Lankidetzarako Hitzarmenaren (Patent Cooperation Treaty, PCT) aurrean patente-eskabideak aurkezteko laguntzak deitzea.
Agenteen kategoria hauen kide diren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agente kreditatuak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen oinarri-arauak eguneratu zituen urriaren 1eko 221/2002 Dekretuaren 2. artikuluarekin bat:
– Oinarrizko eta bikaintasuneko ikerketa-zentroak.
– Euskal Herriko Unibertsitateetako zentroak, departamentuak, atalak, institutuak edo bestelako ikerketa-unitateak.
– Lankidetzazko ikerketa zentroak.
– Teknologia-zentroak.
– Garapeneko eta Teknologia Transferentziako Nazioarteko Zentroak.
– Sektoreetako ikerketa-zentroak.
Betiere, eskaera egiten duen ikertzaile nagusia dagoen erakundea izango da erakunde onuraduna, baldin eta juridikotasunik badu.
123.600 €
AGINDUA, 2008ko ekainaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, patenteak eskatzeko laguntzak iragartzen dituena. (2008/07/01eko EHAA)
HUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: “Agindua, 2008ko ekainaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, patenteak eskatzeko laguntzak iragartzen dituena”. (2008/08/06ko EHAA)
Izena: Javier Urrutia
Telefonoa: 945 01 83 00
Eskabideari honakoak erantsiko zaizkio:
1.– Erakunde onuradun jabe bakoitzaren legezko ordezkariak izenpetutako eskabidea, bertan jabetza-portzentajeak zehaztuko direlarik.
2.– Patentea aurkezteko aurreikusitako gastuen aurrekontua.
3.– Erakunde onuradunaren legezko ordezkariaren deklarazioa, non honakoak ziurtatzen diren: patentearen helburu den ezagutzaz ez dela egin inolako zabalkunderik, ez dela erregistratu inongo patente-bulegotan eskabide egin den egunera arte, eta ez dela erregistratuko deialdiaren Ebazpena eman baino lehen.
4.– Asmatzaileen zerrenda eta patentearen eskabidea baimentzen duen bakoitzaren izenpea, bertan zein erakundetakoak diren zehaztuko delarik.
5.– Patentearen xedeari buruzko memoria, bertan artearen egoera zehaztuko delarik, patentearen deskripzioa, ezberdintasunen eta abantailen azalpena dauden produktu/prozesu alternatiboekiko.
6.– Patentearen jatorriari, norainokoari eta ondorioei buruzko txostena.
7.– Patentearentzat aurreikusitako ustiaketa-plana.
8.– Eskabidea aurkeztu duen ikertzaile nagusiaren curriculum vitae.
9.– Parte-hartzaile bakoitzaren NANaren fotokopia eta erakunde onuradun jabe bakoitzaren IFZren fotokopia.
10.– Erantzukizunezko deklarazioa, non eskabidea egin duen pertsonak edo erakundeak honako egiaztatzen duen: laguntza edo diru-laguntza publikoak lortzeko aukera galdua izanik zehapen administratibo edo panalen bat ez izatea, edo hartarako ezgaitzen dituen legezko galarazpenik ez izatea. Galarazpen horien artean dira: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenen xedapenean ezarritakoaren arabera, sexua dela-eta egindako diskriminazioaren ondoriozkoak.
11.– Zerga-betebeharren eta gizarte segurantzarekiko betebeharren berri badutela egiaztatzen duten agiriak.
12.– Jasotako edo eskatutako laguntzei buruzko aitorpena.
13.– Bere jabetzako beste patente batzuen errendimendu ekonomikoaren gainean erakunde onuradunak egindako deklarazioa.
14.– Proposamena -hautaketa irizpideekin bat etorriz- zuzen ebaluatzeko bidezkotzat jotzen diren agiriak.
2008/07/02-2008/09/15
Aipatu eskabideak hona bidali beharko dira:
Eusko Jaurlaritza.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.
Zientzia Politikarako Zuzendaritza.
Erreferentzia: Ikerketa-proiektuak.
Donostia kalea 1.
01010 Vitoria-Gasteiz.
Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bideetako bat baliatuz ere bidal daitezke.
-
Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak
Ebazpena emateko epea sei hilabetekoa izango da, eskabideak aurkezten direnetik aurrera. Eskabidea aurkeztu eta sei hilabeteko epean ez bada ebazpenik ematen edo jakinarazten, eskabideak isilbidez ezetsitzat jo ahal izango dira.
Ezespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
-
-
-
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
07/08/2008