Saila / Erakunde Autonomiaduna
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura
Berrikuntza eta Garapen Teknologikoko Zuzendaritza
Euskal nekazaritza, elikadura eta arrantzaren sektoreetako arlo zientifiko-teknologikoetan eta merkatuekin, marketing-arekin eta enpresa-antolakuntzarekin zerikusia duten arloetan ikertzaile eta teknologo gazteen prestakuntza sustatzera bideratutako laguntzak.
Prestakuntzarako laguntza hauek tituludun gazteei Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektorerako lehentasunezko gaietan gaitzen eta espezializatzen lagunduko diete, doktorego-tesiak eginda edo ikerketa, garapen teknologiko eta berrikuntzako proiektu bat eginda. Bi laguntza-programa ezarri dira:
a) Prestatzen ari diren ikertzaile gazteentzako laguntza-programa.
b) Prestatzen ari diren teknologo gazteentzako laguntza-programa.
Laguntza eskatzen dutenek honako eskakizun hauek bete behar dituzte:
a) EAEn bizi den Europar Batasuneko herritarra edo atzerritarra izatea.
b) Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea. Ondorio horietarako, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egon behar da, gutxienez deialdia egiten den urteko urtarrilaren 1az geroztik. Hala ere, onartu egingo dira, baita ere, EAEn erroldatuta egonda, eskakizun hori betetzen ez dutenak, ikasketak egitera Erkidegotik kanpo joan behar izan dutelako.
c) Goi-mailako unibertsitate-titulua izatea prestatzen ari diren ikertzaile gazteentzako laguntzak eskuratzeko. Teknologoak prestatzeko laguntzak eskuratu ahal izango dituzte goi- edo erdi-mailako unibertsitate-titulua dutenek. Titulu guztiek ofizialki onartutakoetara homologatuta egon behar dute.
d) Titulu hori lortzeko ikasketak gehienez urteko deialdiaren agindua eman aurreko lau urteetan amaitu izatea. Ingeniari teknikoek eta goi-mailakoek karrera-amaierako proiektua gaindituta izan behar dute.
e) Teknologo gazteak prestatzeko laguntzei dagokienez, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren aldetik antzeko ezaugarriak dituen beste laguntzarik jaso ez izatea.
f) Estatutik kanpo garatu beharreko laguntzetarako, eskatzaileak laguntza garatzeko zentroaren kokalekua den herrialdeko hizkuntza edo laguntza garatzeko beharrezko hizkera teknikoa behar bezala ezagutu behar ditu.
g) Ezin izango du diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten dituzten zehapen administratiborik edo penalik jasota izan, ezta horretarako legezko inolako debekurik izan ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen amaierako seigarren xedapenean zehaztutakoarekin bat etorriz.
- Prestatzen ari diren ikertzaile gazteentzako laguntzek urtean 14.000 euroko hornidura ekonomikoa izango dute beka‑aldian zehar, eta urtean 16.330 euro kontratu‑aldian. Horrez gain, laguntza osagarri bat jasoko dute onuradunek; urtean gehienez ere bi mila (2.000) eurokoa izango da laguntza bakoitzeko, eta, justifikatu ondoren, doktorego‑ikastaroetan matrikulatzeko, kongresu zientifiko eta lan‑jardunaldietara joateko, beste ikerketa‑zentroetan egonaldi laburrak egiteko, bestelako ikastaroetako eta abarretako gastuak ordaintzeko balio izango du.
- Teknologoak prestatzeko laguntzek urtean 12.000 euroko hornidura ekonomikoa izango dute. Horrez gain, laguntza osagarri bat jasoko dute onuradunek; urtean gehienez ere mila (1.000) eurokoa izango da laguntza bakoitzeko, eta, justifikatu ondoren, kongresu zientifiko eta lan‑jardunaldietara joateko, beste ikerketa‑ eta teknologia‑zentroetan egonaldi laburrak egiteko, bestelako ikastaroetako eta abarretako gastuak ordaintzeko balio izango du.
185/2007 Dekretua, urriaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arlo zientifiko-teknologikoan eta enpresa-arloan, ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzei buruzkoa.
Agindua, 2008ko ekainaren 10ekoa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, 185/2007 Dekretuak, urriaren 23koa, ezarri zituen laguntzen deialdia egiten duena 2008ko ekitaldirako. Horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arlo zientifico-teknologikoan eta enpresa-arloan, ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzak arautu ziren.
Valentín Terés Terés
Tel.: 945-016315
Fax: 945-019701
Posta elektronikoa: becas-dapa@ej-gv.es
a) Ziurtagiri akademiko osoa (jatorrizkoa zein konpultsaturiko fotokopia); bertan, beka-eskatzaileak lortutako kalifikazio guztiak eta lortu zireneko datak egiaztatuko dira.
b) Curriculum vitae, eta alegatutako merezimenduen egiaztagiriak. Agiri hauen guztien bina kopia aurkeztuko dira.
c) Nortasun-agiri nazionalaren fotokopia.
d) Errolda-ziurtagiria, Dekretuaren 5. artikuluko lehen idatz-zatiaren b) letran ezarritakoa betetzen dela egiaztatzeko.
e) Jarduera‑proiektuaren aukeraketa justifikatzen duen memoria laburra (gehienez ere 5 orrialde), kasu bakoitzean gaiari buruzko ezagutza azalduz eta aukeratutako gairako profil akademiko eta profesional egokia duela erakusten duten merezimendu pertsonalak argudiatuz. Agiri hauen guztien bina kopia aurkeztuko dira.
f) “Hirugarrenen kodean alta emateko” agiriaren inprimaki ofiziala, behar bezala beteta, dekretu honen III. eranskinean jasotako eredu normalizatuarekin bat etorriz.
g) Gizarte Segurantzarako afiliazio-agiriaren fotokopia.
2008/07/17 - 2008/08/16
BERRIKUNTZA ETA TEKNOLOGIAREN GARAPENEKO ZUZENDARITZA
Donostia kalea, 1 - 3. solairua.
01010 - Vitoria-Gasteiz
- Eskabideak eta dokumentazioa.
- Ebaluazioa.
- Ebazpena.
- Onarpena.
Berrikuntza eta Teknologiaren Garapeneko zuzendaria
Deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita sei hilabeteko epean.
Ezespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Eskabide-eredua (.doc)
Eskabide-eredua (.pdf)
Hirugarrenaren AltaEz dago
2008ko ekitaldian estrategikotzat eta lehentasunezkotzat jotako proiektuen zerrenda:
Prestatzen ari diren ikertzaile gazteentzako laguntzak
4 urteko iraupena (laurtekoa)
|
Proiektuaren izenburua |
Hautagaiaren profila |
|
| Hostoen gaixotasun fungikoak (Mildiu, Oidio eta Botritysa) Errioxa jatorrizko deiturako mahats eta txakoli barietatetan. | Biologi zientzietan lizentziaduna, CC. ingurumen-zientzietan lizentziaduna, nekazaritzako ingeniaria, nekazaritzako ingeniari teknikoa | |
|
Animalia jatorrizko Campylobacter isolatuen genetika-aniztasunari eta laztasunarekiko loturari buruzko ikerketa |
Albaitaritzan lizentziaduna, zientzia biologikoetan lizentziaduna, biokimikan edo antzekoetan lizentziaduna |
|
|
Basoko espezieen egokitzapenerako gene izangaien populazioen genomika |
Biologi zientzietan lizentziaduna, ingurumen zientzietan lizentziaduna, biokimikan lizentziaduda; nekazaritzako ingeniaria, nekazaritzako ingeniari teknikoa |
|
|
Biomasaren bio-findegia. |
Ingeniaritza kimikoa, Ingeniaritza tekniko kimikoa, Zientzia kimikoetako lizentziatura. |
|
|
Nekazaritzako elikagai industrien azpiproduktuetatik eta lokatzetatik energia lortzea. |
Zientzietan lizentziaduna (ingurumen, biologi, kimika edo antzekoetan), Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziaduna, albaitaritza, ingeniaritza (kimika, nekazaritzakoa edo antzekoa). |
|
|
Elikadura-intereseko molekulen toxikotasun eta eginkortasun testa garatzea zebra arrain-animalia oinarritzat harturik |
Biologian, biokimikan, farmazian, albaitaritzan goi-mailako tituluduna, nekazaritzako ingeniaria edo antzekoa. |
Tekonologoak prestatzeko laguntzak:
Ondoz ondoko bi urteko iraupena (biurtekoa)
|
Proiektuaren izenburua |
Hautagaiaren profila |
|
|
Goi-mailako basogintza-kudeaketa. |
Biologi zientzietan lizentziaduna, ingurumen zientzietan lizentziaduna, nekazaritzako ingeniaria, nekazaritzako ingeniari teknikoa. |
|
|
Hibridazio interespezifikoa basoko espezietako erresistentzia-iturri gisa. |
Biologi zientzietan lizentziaduna, ingurumen zientzietan lizentziaduna, nekazaritzako ingeniaria, nekazaritzako ingeniari teknikoa. |
|
| Esne-gazurrezko esnekiak diseinatzeko eta formulatzeko prozesatu-teknologien garapena. |
Nekazaritzako ingeniariak nekazaritzako elikagai industrietan adituak, elikagaien zientzia eta teknologian lizentziadunak, kimikan lizentziadunak, farmazian lizentziadunak, albaitaritzan lizentziadunak, nekazaritzako ingeniari teknikoak nekazaritzako elikagai industrietan adituak. |
|
|
Kalitate handiagoko produktuak lortzeko elikadura-prozesu berrien diseinua eta garapena. |
Goi-mailako ingeniaria,nekazaritzako ingeniaria, ingeniari teknikoa, kimikako ingeniaria edo elikagaietako teknologoa. |
|
| Informazio zientifikoaren kudeaketa eta zaintza teknologikoak. |
Biologi zientzietan lizentziadunak, ingeniaritzak. |
|
|
Helix aspersa barraskiloaren hazkundea: Haztegiko barraskiloaren hautaketarako adierazle fisiologikoak. |
Biologi zientzietan lizentziadunak. |
|
|
Baso-biomasazko proiektu energetikoak. |
Industri ingeniaria, nekazaritzako ingeniaria, mendietako ingeniaria. |
|
|
Euskal sukaldaritzari buruzko ikerketa etnografikoa. |
Antropologia, historia edo etnografia. |
|
| Era guztietako elikagai eta edarien nutrizio-analisirako teknika analitikoen garapena. |
Zientzietan lizentziaduna (Elikagaien Zientzia eta Teknologia, kimika, biologia, farmazia...) |
|
|
Nekazaritzako elikagaientzako merkatu elektronikoak aztertu eta garatzea. |
Ekonomia, enpresen administrazioa, marketinen diplomaduna, marketinen liz., komunikazioan liz., kazetaritzan liz. |
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
11/07/2008